﻿Erabilera-baldintzak
1. MAST Storage S.L.K hornitutako software guztiak bere horretan hornitu dira, beraz, ez dute inolako bermerik etaMAST Storage S.L. ez da haren erabileraren ondoriozko kalteen erantzule izango.MAST Storage S.L.k ez du bere gain hartzen inolako bermerik, espresua edo orokorra, mugarik gabe,  haien merkaturatzeari edo erabilera praktikoari dagokienez.
2. MAST Storage S.L. lizentzia ez-esklusiboa, transferiezina, royalty gabekoa eta mugatua ematen dizu MAST Storage S.L.k erabilera pertsonalerako bakarrik hornitutako softwarearen erabilera primariorako. MAST Storage S.L.Ren programak banatzea, MAST Storage S.L.ren baimen espresua dagoenean izan ezik, guztiz debekatuta dago.
3. Gune honetan datorren eduki guztia, testuak grafikoak, logotipoak, botoi ikonoak, irudiak, softwarea eta abar, MAST Storage S.L.rena da, edo bere edukiaren hornitzaileena, eta nazioarteko copyright legeez dago babestuta. Hemen erabiliko diren programak MAST Storage S.L.renak dira, edo bere edukiaren hornitzaileena, eta nazioarteko copyright legeez dago babestuta. Alderantzizko ingeniaritza, desmuntatze edo programen banaketa saiakera oro, baimen espresua badu izan ezik, debekatuta dago legez.
4. MAST Storage S.L.k albisteak bidali ahalko dizkizu eposta bidez edo postaz. MAST Storage S.L.k baldintzetan aldaketarik balego haien berri bidali ahalko dizkizu  MAST Storage S.L.rekin lotutako albisteak edo albisteetarako estekekin.
5. MAST Storage S.L.Ren xedea ez denez zure lineako komunikazioen jarraipena egitea, MAST Storage S.L.k eskubidea du jendearentzat mingarria edo iraingarria dela abisatzen diguten edukia editatu edo kentzeko. Zure kontua bukatu edo eteteak arau hau haustea eragin dezake.
6. Sistemaren integritatea eposta mezuak bidali eta jasotzeko bide gisa duen erabilera egokian oinarritzen da. Eposta sistema spama zuzenean edo ez bidaltzeko tresna gisa, edo xede ez duen beste zerbaitetarako, debekatuta dago.
7. "MAST Storage S.L."-k eskubidea du nahi duenean, hemendik aurrera, zerbitzua (edo haren zati bat) aldatzeko, aldi batez edo betirako, ezer esan gabe.
8. MAST Storage S.L.K ematen dizkizun zerbitzuak goian bildutakoak ez diren jarduerentzat ez erabiltzea espero da, sareko kontuaren segurtasuna arriskuan jar ditzaketenak barne, leku bat edo herrialdea adibidez. Legezko prozedura egokiak jarraituko dira MAST Storage S.L.  halako jardueraren bat hautematen denean
9. MAST Storage S.L. ez da erantzule izango kalte ez-zuzenen, berezien, nahi gabekoen edo ondoriozkoen aurrean (lana galtzeak eragindako kalteak, irabaziak galtzearenak, babeskopian gordetako datuak galtzearenak edo halakoak barne), kontratua urratzen bada, delituaren ondorioz (negligentzia barne), produktuaren fidagarritasunarengatik edo bestelakoen ondorioz, MAST Storage S.L. edo bere ordezkariek kalte horien posibilitatearen berri jaso badute ere eta funtsezko helburuan huts egin badu ere konponbiderik jarri ez delako.
10. Erabiltzaileak euren enkriptatzeko gakoak ezagutzen dituztenak dira. Euren erantzukizun bakarra da enkriptatzeko gakoak leku seguruan gordetzea ziurtatzea. MAST Storage S.L. ez da erantzule izango kalterik gertatzen bada (babeskopiako datuak berrezartzean kalteak edo informazio konfidentziala ematea barne) gako hori galdu/gaizki erabili/arriskuan jarri delako.
MAST Storage S.L. zure pribatutasuna babesten du. Zure informazio pertsonalik biltzen ez dugula ziurtatzen dizugu, zuk ematen diguzuna soilik. Hala ere, informazioa zure makinatik bildu eta aztertu dezakegu bezeroari laguntzeko, arazoak konpontzeko, erroreak kentzeko eta softwarea garatzeko beste helburu batzuekin. MAST Storage S.L.K ez dio informazio hori inolaz ere salduko edo emango beste inori.